Zerbitzuak
Zertan bidelagundu zaitzaket?
Mareak psikoterapia-gunean zure beharretara egokitutako zerbitzuak eskuratu ahal izango dituzu.
Lehen hitzorduak prezio murriztua du
Bikotekako psikoterapia
Bikotea(k) eraikitzeko prozesuan sortu diren zailtasun eta korapiloen jabetze eta desegitean eta harreman asebete edo bideragarriagoak lantzeko espazio seguru eta epaigabea.
Terapia afektibo-sexuala
Tarifa: 65€
Zailtasun afektibo sexual ezberdinak lantzeko (g)unea: Desira galera edo kitzikapen gutxitze/ezeztasuna, erantzun korporalaren blokeo ezberdinak, plazerraren galera, asegabetasuna, etab.
Banakako psikoterapia
Egoera pertsonal desberdin eta askotarikoetan bidelaguntza (doluak, blokeoak, zalantzak, antsietateak, tristura edoeta depresioak, etab.) konfiantzazko eta konfidentzialtasunezko espazio batean. Zure indargune eta nahietan kontzientzia hartzeko gunea baita gertatzen zaizunari buruzko agentzia propioa sustatzekoa ere.
Gorputz-terapia
Gorputzera bueltatzea, etxera; bertan dagoena haragitzera. Gorpuztutako emozioak kudeatzeko, min fisikoak eta somatizazioak sor diezazkizuketen blokeo emozionalak askatzeko edo alderantziz, gorpuztutako emozioek eragin dezaketen min fisikoak askatzeko (g)unea. Horretarako minaren, emozioen eta autozainketaren heziketa psikofisikoa, bistaratzeak, automasajeak, arnasketa integratiboak, gorputzari ainguratzeak eta zuri eta zure premiei egokitutako hainbat gorputz-teknika erabiliko dira.
Gehiago jakin nahi duzu?
Eskaintzen ditudan zerbitzuetan interesa baduzu edo horiei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan nirekin.
Noiz hasiko gara?
© 2023 Mareak