Niretzat haserrea balidatzea osatzailea izan da oso, «zaintzaren» izenean askotan ito dudan emozioa baita, aurrean dudana ez molestatu edo izutzearren egindakoa, aurrekoari mina egitearen beldurrez itzalitakoa edo nire «emakume goxoaren» irudia bermatzearren ezkutatutakoa.
Vaffanculo!
Sumendiaren garra tapatzen ibili naiz; nire sua itzaltzen baina su horrek haserrea baina gehiago pizten zuela ohartu nintzen (plazerra, jolasa, sorkuntza, indarra…) eta nik iadanik ez nituela hauek itzali nahi, ni itzaltzen nintzela hori eginez gero.
Haserrearen funtzioa mugak jartzea, ezezkoa ematea, «Nahikoa da! » bat bermatzea, injustiziak salatzea, gu geu ekintzara eramatearena da.
Haserrearen indarra kanporakakoa da, espazioak okupatzen laguntzen digu. Indar hori gure barruan gelditzeak barnea sumintzen eta ondorioz erraiak mintzen hasten den emozio batean bilakatzen du.
Kanpora atera!
Ez badakizu nola eskatu laguntza 🔥
Deja una respuesta