Psikoterapia gunea

«Txikitatik itsasoa begiratzean bere uretan murgiltzeko gogoa, irrika eta errespetua sentitu dut. Ur-azaletik kanpo ikusi ezin dudan belztasun horrek beldurra eman dit batzuetan eta erakarri betidanik. Zein izaki, sirena, munstro, altxor, amets gordeko dituen.» 

Maddi Gutierrez Marrodan

Terapia prozesuetan antzeko zerbait gertatzen zait, nigana etorri den pertsonaren begiradan milaka itsaso bezala  begiztatzen ditudala iruditzen zait. Haien ekaitz eta bareekin. Haiekin batera urpekari sentitzen naiz. Elkarrekin haien mareetan buzeatuz jakinmin eta errespetuz; pattaraz, mugimendu geldoez eta arnasaren hotsez lagunduta. 

Behar dutena urazalera ateratzeko bidelaguntza eskainiz, barrualdea ordenatu eta baretzeko. Itsasora bueltatzen naiz lasaitasuna behar dudanean, itsasora bueltatzen naiz nire sarea gertu sentitu nahi dudanean, itsasora bueltatzen naiz nire erraietara bueltatu behar dudanean. Horren zatitxoak eskainiz sortzen dudan gunea da MAREAK proiektua.

Niri Buruz

Maddi Gutierrez Marrodan

«Emakume, sortzaile eta zaurgarritasunetik eta xamurtasunetik indartsu bezala identidikatzen naiz.»

Osasun Psikologia Orokorra Masterra (UNIR)

Sexología eta bikote terapia genero begiradarekin Masterra (Universitat de Girona)

Gorputz Terapia Integrala (Istititut Integratiu de Barcelona)

Inteligentzia emozionala 

Zerbitzuak

Norbanako psikoterapia

Egoera pertsonal desberdin eta askotarikoetan bidelaguntza.

Bikotekako psikoterapia

Bikotea(k) eraikitzeko prozesua sortu eta lantzeko espazio seguru eta epaigabea.

Terapia afektibo-sexuala

Zailtasun afektibo sexual ezberdinak lantzeko (g)unea.

Gorputz terapia

Gorputzera bueltatzea, etxera; bertan dagoena haragitzera.

Noiz hasiko gara?


© 2023 Mareak